Hondamendiaren laugarren urteurrena gogoratuko da bihar eguerdian Eitzagan, Zaldibar Argituk antolatuta

Hondamendiaren laugarren urteurrena gogoratuko da bihar eguerdian Eitzagan, Zaldibar Argituk antolatuta
2024/02/03 23:20
eta kitto!
Otsailaren 6an lau urte beteko dira Eitzagako zabortegia amildu zenetik, eta Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia antolatu du biharko (otsailak 4), 12:30ean, Eitzagan. Plataformatik adierazi dutenez, egun horretan “langileak, osasuna, erantzukizunak, Zaldibar Argitu!” aldarria entzungo da berriro ere Eitzagan. Behargin bi hilda, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. Azken honen gorpuzkiak hondakin artean lurperatuta geratu ziren. Ingurumenean, pertsonak barne, egindako kalteak ez ditugu oraindik osotasunean ezagutzen”.

Ekitaldia Santa Ageda bezperan izango dela eta, kopla hauek idatzi dituzte bihar bertan kantatzeko.

EITZAGAKO KOPLAK, 2024-02-04

Aupa herriko nausi eta txiki,

zahar eta gazte batera,

Eitzagako hondamendi hura

gatoz oin gogoratzera.

Bi mila ta hogei zela,

otsailak sei zituela,

deskalabrua ekarri zuen

jauntxoen diru goseak.

 

Milaka tonen azpian daude

behargin biren gorpuak,

Alberto eta Joaquin ziren

hondakinetan galduak.

Urak, lurrak zikinduak,

ta airea kutsatua,

arnas hartzea ez zan erraza

gure herri zigortuan.

 

Enpresariak, agintariak

doaz eskutik hartuta,

beste zabortegi bat ein leike

haien gezurrak batuta.

Herriak haserretuta,

kaleak okupatuta,

Zaldibar Argitu entzuten da

noranahi begiratuta.

 

[video width="848" height="480" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2024/02/VID-20240130-WA0002.mp4"][/video]