Ibai Inziartek hitzaldia eskainiko du bihar Deban, “Marea gora”-ren barruan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Ibai Inziartek hitzaldia eskainiko du bihar Deban, “Marea gora”-ren barruan
ETA KITTO 2023, Uzt 18

Debabarreneko Esperientzia Eskolako 18. promozioko ikasleek behin ikasturtea amaituta antolatutako “Marea gora” izeneko hitzaldi-zikloaren barruko hirugarrenak hitzordua izango du biharkoan, aurreneko biak bezala, Debako Kultur Elkartean 19:00etatik aurrera. Biharko saioak “Adimen artifiziala, azken iraultza teknologikoa” izango du izenburutzat eta Ibai Inziarte eibartarrak eskainiko du. Automozioan eta Robotikan ingeniaria da bera eta pil-pilean dagoen gaiaren inguruan jardungo du. Horren ondoren laugarren hitzaldia geratuko da bakarrik eta, aurrekoei jarraituz, hori ere hurrengo eguaztenean izango da; hilaren 26an Pako Salegik “Geoparkea izan zitekeen Zentral Nuklearretik” izenburukoari jarraituko dio. Aurreko aste bietan izandako hitzaldiek arrakasta handia izan dute eta jendeak kaletik ere jarraitu izan ditu, batez ere aurreko eguaztenean Mikel Ayestaran kazetariak eskainitakoak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »