Ipuruako jubilatuen egoitzakoek 37. urteurrena ospatu dute

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Ipuruako jubilatuen egoitzakoek 37. urteurrena ospatu dute
ETA KITTO 2022, Aza 04

Ipuruako jubilatuen egoitzak urrian ospatu du bere 37. urteurrena eta, hori dela eta, aurreko domekan Unzaga Plaza hotelean bazkaria egin zuten, aurten 85 urte bete dituzten bazkideen omenez. Bertan 62 lagun bildu ziren eta, bazkarian, omenduen senideak eta Udal ordezkariak ere egon ziren. Omendutako 27 lagunei opariak banatu zizkieten bazkalostean.

Horrez gain, jubiletxeko urteurren jaia egin zuten hilaren 27an: “100 pertsona inguru egon ginen eta azken hilabetean jokatu diren karta, igel eta toka jokoetako txapeldunei sariak eman genizkien. Eskerrak eman nahi dizkiogu Ipur sagardotegiari, egun horretan ostalaritza zerbitzua eskaini zigulako, ogitartekoak eta edariak ekarriz”.

Jubilatu etxetik jakinarazi dutenez, momentu honetan ez daukate inor bertako tabernaz arduratzeko eta, norbaitek interesa izanez gero, 696064396 telefono zenbakira deitu dezake. Bestalde, fisioterapeuta bila dabiltza baita ere.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »