Kontseilu Sozialistak Etxebizitza Asanbladaren lehen bilera egingo du gaur

Kontseilu Sozialistak Etxebizitza Asanbladaren lehen bilera egingo du gaur
2022/01/14 eta kitto!
Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak Etxebizitza Asanbladaren sorreraren berri eman zigun abenduan eta orduan aurkeztu behar zuten Eibarren, baina pandemiaren egoeraren ondorioz ekitaldia bertan behera laga behar izan zuten. Orain bai, gaur 19:00etan Arrate Kultur Elkartean egongo dira asanbladaren nondik norakoen berri emateko.