Koronabirusak kutsatutako bi lagun San Andres egoitzan

Koronabirusak kutsatutako bi lagun San Andres egoitzan
2020/03/26 eta kitto!
Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak atzo arratsaldean adierazi zuenez, 15 kasu positibo gehiago izan dira Gipuzkoako zaharren egoitzetan, horietako bi San Andres zaharren egoitzan.

Mendozak, bestetik, Telezaintza (900 43 43 43) telefono bidezko arreta zerbitzua martxan jarri dela gogoratu zuen, “erabiltzaileen eta euren familien bizitza errazteko”, eta giza-baliabideen beharra duten pertsonen eskaerak jasoko dituzte.

Aldundiak koronabirusaren inguruko gaiak eta informazioa batzen duen webgune berria jarri du martxan.

irazabal