Palestinako sarraskiarekin amaitzea eskatzeko kontzentrazioa egingo da barixakuan 18:30ean
Idatzian Palestinan bizitzen ari diren egoera latza salatzen dute: “Bi hilabete daramatzagu bonbardaketa, familien hilketa selektiboak, auzo osoen suntsipena, umeen hilketak Gazan eta Zisjordanian ikusten. Eibarren ez dugu nahi beste alde batera begiratu, badakigu zer ari den gertatzen, hurbiletik jarraitzen ditugu hango gertaerak eta ez dugu nahi genozidio horren konplize izan. Gure ustez, garai erabakigarriak bizi ditugu berriro kalera irtetzeko, gure batasuna eta elkartasuna erakusteko Palestinar herriari. Gure gaitzespena erakutsi eta Israeldar estatuak kolonizazioaren bitartez egiten ari den garbiketa etnikoaren kontra gaudela adierazteko. Genozidio hori arbuiatuta, irmoki erakusten dugu kausa palestinarra dela gizateria osoaren kausa. Giza historian inoiz ez dira hainbeste kazetari eta osasun langile erahil hain denbora laburrean. Gaur egun 92 kazetari hil dituzte Aljazeeraren arabera. Historian zehar proiektu kolonizatzaile batek ez dio inoiz uko egin bere helburu kriminaleei bere borondatez soilik jatorrizko herrien eta herri libreen erresistentziak aurre egin dienean. Minaren irudiak, umilizazioak eta oinarrizko giza eskubideen bortxaketa agerian daude.Ez dugu nahi jarraitu suminduta eta etsipenean, hori dela eta, har ditzagun kaleak justizia eskatzeko eta arduradunak gerra kriminal gisa epaituak izateko nazioarteko zigor auzitegian”.