Eibarko marihuana elkarte bat desegin eta administrariak atxilotu ditu poliziak

Eibarko marihuana elkarte bat desegin eta administrariak atxilotu ditu poliziak
2020/09/25 eta kitto!
Polizia Nazionalak herriko marihuana elkarte bat desegin zuen eguaztenean eta elkarteko presidentea, idazkaria eta langile bat atxilotu zituen droga-trafikoa egotzita.

Poliziaren arabera, jendea etengabe sartu eta irteten zen lokal horretan, egonaldi laburrak eginez, eta egunean 80 lagun inguru pasatzen ziren bertatik jasotako estupefazienteak kanpoan kontsumitzeko.

Poliziak 34 kilo marihuana, 110 gramo haxix eta doitasun-balantzak konfiskatu zituen.