Zabortegiaren inguruko etxeak ez aireztatzeko eta kalean kirolik ez egiteko gomendio eman du Eusko Jaurlaritzak

Zabortegiaren inguruko etxeak ez aireztatzeko eta kalean kirolik ez egiteko gomendio eman du Eusko Jaurlaritzak
2020/02/14 20:40
eta kitto!
Euskoa Jaurlaritzak aditzera eman duenez, dioxina maila altuak topatu dituzte Zaldibarko zabortegian. Plastikoak erretzean sortzen diren dioxinak antzeman dituzte. Neurketa otsailaren 9an egin zuten eta gaur iritsi da emaitza . Dioxina tasak zentro urbano batean egon ohi direnak baino 40-50 aldiz handiagoak dira.

Azaldu dutenez,  "dioxina horiek arriskutsuak izan daitezke bakarrik epe luzera eta metatzen badira. Hala ere, aholku batzuk eman dituzte: inguruan dauden herrietako etxeak ahalik eta gutxien aireztatzeko (batez ere, gauez leihoak itxita eduki) eta kanpoan ariketa fisiko handirik ez egitea.

sallanebte etxeak