‘Zaindu’ sortu dute, Eibarko Zaintza Sarea

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
‘Zaindu’ sortu dute, Eibarko Zaintza Sarea
ETA KITTO 2020, Api 30

Eibarko Gazte Mugimenduak “lehenengo hazia jarri” eta Zaindu sortu du, Eibarko Zaintza Sarea. Elkarrenganako zaintza oinarri hartuta, aisialdirako, formakuntzarako, zein komunitatea indartzeko proposamen ezberdinak ekarriko dituzte. “Argi daukagu komunitate baten beharra daukagula eta, batez ere, batak bestea zaintzeko beharra”, azaldu dute sare sozialetan partekatutako ohar batean. “Saretu gaitezen, gozatu dezagun, ikas dezagun elkarrengandik… Egoera honi buelta eman diezaiogun batera”.

‘Zaindu’-rekin kontaktuan jartzeko sare sozialen edo eibarkozaintzasarea@gmail.com helbide elektronikora idatzita egin daiteke.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »