Zaporeak elkartearen erronka solidarioa ixteko ekitaldia hartuko du Errebal Plazak zapatuan

Zaporeak elkartearen erronka solidarioa ixteko ekitaldia hartuko du Errebal Plazak zapatuan
2022/04/25 eta kitto!
Barixakuan aurkeztu zuten Zaporeak elkartearen erronka solidarioa, udaletxeko pleno aretoan antolatzaileek Jon Iraola alkatearekin batera egindako ekitaldian. Aurrekoetan bezala, Zaporeak elkarteak Greziako errefuxiatuentzat janaria bilduko du aurten ere, hilaren 29ra arte martxan egongo den kanpainan. Eibarren pardina dilista jasoko da, Ermuan eta Deban grano biribileko arroza, Elgoibarren garbantzu pedrosillanoa eta Mallabian eta Soraluzen hodi erako makarroia. Hauek izango dira bilketa-puntuak:

EIBAR

  • Amañako kioskoa

  • Ipuruako jubilatu etxea

  • Eibar K.E.-aren denda

  • As Burgas Galiziako Etxea

  • ...eta kitto! Euskara Elkartea

  • Correos aldameneko lokala (Bolera izandakoa)


ERMUA

  • Eroski

  • Parriaundi okindegia

  • Beta Iluminación

  • Amatxi taberna


ELGOIBAR

  • Merkatu Plaza


DEBA

  • Eroski

  • Lizaso

  • Jubilatu Etxea

  • Apirilaren 28 eta 29an, udaletxeko arkupeetan, 18:00etatik 20:00etara.


SORALUZE

  • Gaztetxea


MALLABIA

  • Kultur Etxea

  • Udaletxea




Tuper solidarioa zapatuan

Kanpaina ixteko ekitaldia, berriz, zapatuan izango da Errebal Plazan: “Tuper solidarioa” izeneko ekimena eta hori girotzeko egitaraua antolatu dituzte apirilaren 30erako, Errebal Plazan, eta Untzagan, berriz, rifak eta Zaporeak-eko arropak salduko dituzte. Jarraian irakur dezakezue zapaturako prestatu duten egitaraua:

- Sukaldariek arroza Lumagorrirekin eta dilistak bakailaoarekin prestatuko dute.

- 12:15 Kaleetan Kantuz abesbatzaren emanaldia.

- 13:00 Rafa Gorrotxategiren eskutik, txokolatearen historian zehar ibilaldia. 9 txokolate ezberdinen dastaketa (aforoa bete arte).

- 14:00 Maite Lorenzoren errezitaldia: “Alepo”.

- Trio Medianoche.

- 14:00etatik 15:00etara, tuper solidarioak banatzea (5 euro). Tuperraren erdiak lentejak bakailaoarekin izango du, beste erdiak arroza Lumagorrirekin eta, gainera, fruta pieza batekin batera salduko dituzte tuperrak.

- Goizean zehar, rifak saltzen egongo dira Untzagan, Zaporeak-en arropak saltzeko ipiniko duten dendan, eta Errebal Plazan. Zozketa Errebalgo ekitaldiaren amaieran egingo dute, bertan.