Azitaingo garbigunearen ordutegia aldatu dute eta larunbat goizeetan zabalik egongo da

Azitaingo garbigunearen ordutegia aldatu dute eta larunbat goizeetan zabalik egongo da
ETA KITTO 2022, Aza 30

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak Azitainen dagoen garbigunearen ordutegia aldatu egingo dela iragarri du.  Aldaketa horren ondorioz, gune hori astelehen goizetan itxiko da eta, aldiz, larunbat goizetan irekiko da.

Horrela, Garbigunearen ordutegia, abenduaren 1etik aurrera, honako hau izango da:

Astelehena

15:45etik 18:15era

Asteartetik ostiralera

9:00etatik 13:00etara eta 15:45etik 18:15era

Larunbata

9:00etatik 13:00etara

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »