Domekarako antolatu duten naturan altxorra bilatzeko ginkanarako izen-ematea gaur itxiko da

Domekarako antolatu duten naturan altxorra bilatzeko ginkanarako izen-ematea gaur itxiko da
2022/09/22 eta kitto!
Udalak, Ingurumen Sailaren bitartez eta Ihobe-ren lankidetzarekin, hainbat jarduera burutuko ditu irailaren 25etik 29ra bitartean, Euskadiko Klima eta Energiaren Asteklimaren barruan. Domekan hasiko dira: Eibarko Baso Biziak elkarteak antolatuta, ginkana bat egingo da naturan altxorra bilatzeko. Familiei zuzenduta dago. Bertan, Urko mendi magalean 7,5 kilometroko ibilbidea eginez, eta hainbat pista bilatuz, haurrek inguruko ezaugarri naturalak ezagutu ahal izango dituzte. Untzagako harmailetatik abiatuko dira, 09:00etan. Plazak mugatuak direnez, aurretik izena eman beharra dago (AZKEN EGUNA GAUR DA), Udalaren webgunean dagoen formularioa beteta.

Martitzenean, berriz, “La energía del futuro y el cambio climático” hitzaldia emango du German Albistegui Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako irakasleak, 18:00etan Portalean. Eguaztenean 18:00etan, herritarren partaidetzako tailerra egingo da Portalean eta eguenean, 18:00etan, “Niararen bidaia” umeendako antzezlana eskainiko dute Coliseon.

kartela