Santa Kurutzen txori kabiak jartzeko irteera antolatu du Eibarko Baso Biziak-ek

Santa Kurutzen txori kabiak jartzeko irteera antolatu du Eibarko Baso Biziak-ek
2022/10/25 eta kitto!
Eibarko Baso Biziak elkarteak txori kabiak jartzeko irteera antolatu du azaroaren 5erako. Urkizuko iturrian elkartuko dira, goizeko 10:00etan, eta Santa Kurutzera joango dira: “Gurekin Asier Sarasua aditua etorriko da eta kabiak jartzeko egindako geldiuneak probestuko ditu azalpenak eta informazioa emateko hegaztiei buruz eta kabiak jartzearen arrazoiei buruz. Aukera aparta izango da horrelako aditu batekin gauza berriak ikasteko eta gure baso urrietan oraindik bizi diren txorien ezaugarrien eta bizimoduaren ezagutza zabaltzeko. 10 kabi jartzeko asmoa dugu eta bestelako materiala ere izango dugu eskura, hau da, Eibar inguruan dauden hegaztien fitxak ezagutza errazteko. Prismatikoak eramatea gomendatzen dizuegu”. Interesa duenak aurretik izena eman beharko du, eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera idatzita, plazak mugatuak baitira.