Inoizko manifestaziorik jendetsuena egin da eguerdian Eibarren

Inoizko manifestaziorik jendetsuena egin da eguerdian Eibarren
2020/01/30 eta kitto!
Eskualde osotik etorritako herritarrek  zeharkatu dituzte Eibarko kaleak gaur eguerdian, aspaldian herrian ikusi den manifestaziorik jendetsuenean. Urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ‘Lan, pentsio, bizitza duina’ goiburuari jarraituta deitutako greba orokorrak jarraipen handia dihardu izaten, bai maila orokorrean, baita gure herrian ere: oraindik egunaren erdia baino ez da igaro, baina herriaren erdialdeko denda eta taberna ia guztiak itxita daude. Gaur arratsalderako bigarren manifestazio bat dago deituta, 18:00etan.

https://youtu.be/lZccRmUPTck