Arrate bezperako bertso afarirako sarrerak salgai

Arrate bezperako bertso afarirako sarrerak salgai
2023/08/30 10:22
eta kitto!
Arrate bezperako bertso-afarirako sarrerak salgai daude Guridin, Kultun eta Tiro Pitxonen (40 euro). Aurten Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Jexux Mari Irazu bertsolariak arituko
dira eta gai-jartzailea Jon Mikel Mujika izango da.

Ohikoa denez, Arrate bezperan (irailak 7, eguena) eta gaueko 21:00etan hasiko da bertso afaria. Bigarren urtez jarraian Tiro Pitxon jatetxean egingo da. Antolatzaileek diotenez, “hilaren 6ra arte, eguazten eguerdira arte, eskuratu daitezke Guridi eta Kultu tabernetan; behin hortik jasota, Tiro Pitxon-en bertan lortu ahal izango dira, izatekotan”. Ekitaldiko arlo teknikoaz, bestalde, Joseba Barrutia “Arno” arduratuko da.