Datorren asteburuan ospatuko diren Amañako jaiak aurkeztu dituzte

Datorren asteburuan ospatuko diren Amañako jaiak aurkeztu dituzte
2022/07/04 eta kitto!
Barixakuan aurkeztu zituzten asteburu honetan ospatuko diren Amañako jaiak, auzoko Laboral Kutxako bulegoan. Aurtengoa jaien 42. edizioa izango da eta hasierako txupinazoa botatzeko ardura Eskozia La Brava eibarzaleen taldeak izango du, barixakuan 19:00etan. Hortik aurrera, asteburu bete-betea izango dute auzoan, haur zein helduen gustu guztiak asetzeko moduko egitarau zabalarekin. Jarraian daukazue aurtengo programazioa:

AMAÑAKO JAIAK 2022


Barixakua 8

18.30: Kuadrilen jaitsiera, dorreetatik Amañako plazaraino, Ermuko Irulitxa txarangarekin.

19.00: Jai hasierako txupinazoa, Eskozia la Brava peñaren eskutik.

19.30: Kalejira, Ermuko Irulitxa txarangarekin.

20.00/21.30: Arratsaldeko kontzertua, Mugi Panderoarekin.

23.00: Musika kontzertu itzela, Mugi Panderoa, Tropa do Carallo (Evaristo) eta Reincidentes taldeekin.

Zapatua 9

10.00/15.00: Merkadillo azoka. Amañako plazan.

14.30: Herri-bazkaria: paella.

16.30: Umeendako parkea, gaztelu puzgarri eta espuma-jaiarekin.

19.00: Ogitarteko-erdiak salgai: txorizoa eta hirugiharra eta solomoa, piper eta gaztaiarekin.

19.15: Txokolatada, ume guztientzat.

19.30: Kallejonada, “México Lindo Sí Señor” mariatxiarekin.

20.00: Kontzertua, “México Lindo Sí Señor” mariatxiarekin.

21.00: Elektro-txaranga, Distopiarekin.

21.00: Herri-afaria.

23.00: Berbena, Lisker taldearekin.

23.00: Helduen danborradaren irteera.

00.00: Danborradaren iritsiera Amañako plazara.

00.00: Berbena, Lisker taldearekin.

Domeka 10

11.00: Meza, Amañan eta Eibar guztian hildakoen alde, Amañako parrokian.

12.00: Salda eta txorizoa bildutako guztientzat, Amañako plazan.

12.30: Umeen danborradaren irteera.

14.00: Ogitartekoak eta freskagarriak danborradan jardundako ume guztientzat.

18.00: Amaña es la Caña elkartearen sari-banaketa.

18.00: Umeendako antzerki-ikuskizuna, "Gora bihotzak!" lanarekin.

19.00: Ogitarteko-erdiak salgai: txorizoa eta hirugiharra eta solomoa, piper eta gaztaiarekin.

20:00: Kontzertua, Puro Relajo Euskal Herriko talde entzutetsuenarekin.

Barixakua 15

14.30: Jubilatuendako bazkaria, Untzaga Plaza hotelean.