Gaur aurkeztu dute San Juan jaiak iragarriko dituen kartel irabazlea

Gaur aurkeztu dute San Juan jaiak iragarriko dituen kartel irabazlea
2023/05/31 11:32
eta kitto!
Gaur goizean Sanjuanetako jai egitaraua aurkezteko egin den prentsaurrekoan eman dute ezagutzera aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela Jon Iraola jarduneko alkateak, Patxi Lejardi jarduneko Kultura zinegotziak eta Asier Lopez de Viñaspre teknikariak: Alfredo Leon Mañuren Tradición izenburuko lanak irabazi du Udaleko Kultura sailak antolatutako lehiaketa, sua irudikatzen duen irudiarekin. Horrez gain, 11 eta 14 urte bitarteko kategorian, lehen saria 13 urteko Lennon Franco Martinezek eskuratu du, Peto Peto izeneko lanarekin. Eta 10 urtera arteko mailan, berriz, 9 urteko Maialen Casero Topalvarezek irabazi du, Festak Topera izenekoarekin. Lehiaketan, guztira, 75 lagunek (39 helduk eta 36 haur eta gaztek hartu dute parte) eta epaimahaia Iratxe Unanue, Natalie Garrido eta Leire Kareaga Udal Marrazki eta Zeramika eskoletako irakasleek osatu dute.

Bestalde, jaietan larregi ez edateko mezua umorez zabaltzeko pegatina lehiaketan, Marta Marina Larrañaga eibartarrak eraman du saria, “Erabili burua eta ez edan mordua” dioen diseinuarekin.