Asteburu osorako egitaraua prestatu dute errugbiko Erreginaren Kopa dela eta

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburu osorako egitaraua prestatu dute errugbiko Erreginaren Kopa dela eta
ETA KITTO 2022, Mai 16

Asteburuan zazpiko errugbiko Erreginaren Koparen egoitza izango da Unbe eta, horregatik, egitarau zabala prestatu dute herria girotzeko. Estatuko talderik onenak etorriko dira gurera eta jai handia ospatzeko asmoz da Eibar Rugby Taldea.

Barixakuan, taldeei ongi etorria emateko asmoz eta zaleak berotzen joateko, txapelketaren aurkezpena egingo dute 20:00etan Untzaga, eta DJ Estrellak gaua girotuko du 21:25etik aurrera.

Txapelketa zapatuan eta domekan jokatuko da Unben. Neurketak 10:00etan hasiko dira eta zaleentzako gune bat jarriko dute musikarekin, edariekin eta janariarekin.

Erreginaren Kopako finala domekan jokatuko da, 16:20ean, eta asteburuari amaiera emateko, hirugarren zatia jokatuko dute gero DJ Goikoren laguntzarekin.

erreginaren kopa egitaraua

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »