Eibar KE-k bost fitxaketa egin ditu azken astean

Eibar KE-k bost fitxaketa egin ditu azken astean
2022/07/06 eta kitto!
Azken denboraldian Iberdrola Ligatik jaitsi ondoren, Eibar KE buru belarri ari da taldea osatzeko lanetan berriz ere Lehen Mailara igotzeko asmoz. Horrela, joan den astean taldea utziko dutenen zerrenda jakinarazi ondoren, azken sei egunetan bost fitxaketa egin ditu.

Lehenengo fitxaketa Coruñako Deportivo taldetik etorritako Jone Ibañez erdilari bizkaitarra izan zen. Gero, Santandergo Racingetik Laura Camino eta Carla Andres etorri ziren, eta tartean Maria Miralles atezaina fitxatu zuten Oviedotik.

Azken fitxaketaren berri gaur goizean izan dugu, baina ez da izen berria. Izan ere, Eibarrek Juliana Aparecida Paulino Cardozo "Jujuba" fitxatu du, 20/21 denboraldian hemen aritu zen atzelari brasildarra. Azken denboraldian Santa Teresan jokatu du (27 partida jokatu ditu eta 2.245 minutu guztira) eta 2023ko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du.