Errugbiko talde nagusi biek interes handiko neurketak izango dituzte Unben

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Errugbiko talde nagusi biek interes handiko neurketak izango dituzte Unben
ETA KITTO 2021, Api 09

Ohorezko B mailan jokatzen duen gizonezkoenak denboraldiari emango dio amaiera biharkoan, 16:00etatik aurrera Uribealdearen aurka jokatu beharrekoan. Gaston Ibarbururen mutilen taldeak lan ikaragarria egin du denboraldi honetan, batez ere gazte askori eskaini dizkien aukerei erreparatzen badiegu. Horri esker mailari eustea lortu dute beste behin, baina badaezpada komenigarria izango da partidua irabaztea, horrek ahalbidetu dezakeelako postu bat edo bi irabaztea; modu horretan, goiko mailetatik izan daitezkeen jaitsierek inolako ondoriorik ez izateko Eibar Rugby Taldean.

Goi mailan, Ohorezkoan, denboraldi honetan debutatu duen emakumezkoen taldeak, bestalde, emaitza bikainekin mailari ondo eutsi badio ere, Top-4an sartzeko borrokatuko du etzi eguerdian, 12:00etan hasiko den norgehiagokan, aurkari zuzena duen CRAT-en kontrako partiduan. Cristina Guntinen nesken taldeak lehiatzen jarraitu nahi du, beste fase bati ekinez, eta horretarako baliogarria izango zaie partiduan nagusitzea.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »