Ganix Rodriguez eta Bittor Astigarraga Gipuzkoako 50. hiru-txirlo txapelketako podiumean

Ganix Rodriguez eta Bittor Astigarraga Gipuzkoako 50. hiru-txirlo txapelketako podiumean
2019/05/27 eta kitto!
Elgetako bolatokiak Gipuzkoako 50. hiru txirlo txapelketaren azken jardunaldia jaso zuen eta, azken tiraldira sailkapenean berdinduta iritsi ondoren, Asola Berriko Ganix Rodriguezek bigarren postuan amaitu du txapelketa, San Migueleko Angel Ibarluzearengandik 3 txirlora. Asola Berriko Bittor Astigarragak, bestetik, hirugarren postua eskuratu du eta nagusien sailkapena irabazi. Alebinetako eta benjaminetako txapelak Asola Berrira joan dira, Kepa Rodriguez eta Josu Urkiaren burura hurrenez hurren, eta Eibarko txapelketan Olaitz Rodriguez izan da nagusi. Bikotekako txapelketan, bestetik, Alex Campos eta Ganix Rodriguezek osatutako bikotea bigarren geratu da, eta Bittor Ugarteburu eta Bittor Astigarraga hirugarren. Taldekakoan, azkenik, Asola Berri izan da Gipuzkoako txapeldun.

Gipuzkoako hiru txirlo txapelketa

Argazkia: Mikel Urkia.