Iker Agirrezabala debarrak muturreko urpeko arrantzari buruzko hitzaldia eskainiko du

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Iker Agirrezabala debarrak muturreko urpeko arrantzari buruzko hitzaldia eskainiko du
ETA KITTO 2023, Urt 11

Datorren asteko eguenean, hilak 19, Iker Agirrezabala arrantzale debarrak hitzaldia eskainiko du Arrate Kultur Elkarteko lehen pisuan, 19:00etan, berak egindako muturreko urpeko arrantza bidaien inguruan. Ekitaldian Kantauri itsasotik hasi eta Amerikako kontinentearen beste aldera iristeraino ibilaldiak kontatuko ditu, “Nikaragua eta Costa Rica bezalako herrialdeetatik igaro eta Mexikoko uretatik egindako azken bidaiarekin amaitzeko”. Hitzaldian zehar bideoak eta irudiak txandakatuko ditu, bertaratutakoek “paradisu haietan izandako arrantza-bidaiez eta bizipenez” gozatu dezaten.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »