Kirol instalazioetarako erreserbak telefonoz egin beharko dira, aplikazioarekin dauden arazoak konpondu arte

Kirol instalazioetarako erreserbak telefonoz egin beharko dira, aplikazioarekin dauden arazoak konpondu arte
2020/06/30 eta kitto!
Udalak jakinarazi duenez, “Eibarko Udalarekin eta Udal Kirol Patronatuarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, udaleko kirol-instalazioak erabiltzeko erreserbak formalizatzeko aukera emango duen web-aplikazioak, gaur goizerako prest egon behar zuenak, ez ditu oraindik edukiak osorik eskaintzen eta, beraz, erabiltzaile askok ezin izan dituzte erreserbak egin”.

Aplikazioarekin dauden arazoak konpondu arte, beraz, kirol instalazioetarako erreserbak egiteko telefonoz deitu beharko da, Unbera (943701506 telefonora), goizeko 10:00etatik 20:00etara edo Ipuruara (943203240 telefonora), goizeko 08:00etatik 15:00etara.

Aplikazioa sortuta, edukiera eta fluxuak kontrolatu nahi dituzte, osasun-krisiaren aurrean erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko: “Aldez aurretik hitzordua hartu ahal izango da 24 ordu lehenago, eta dagoeneko irekita dauden kirol-instalazioetan eskaintzen diren zerbitzuetarako erreserbak egiteko aukera emango du, hala nola Ipuruako estali gabeko igerilekuetarako”.