Odei Jainagak Espainiako xabalina errekorra lortu du

Odei Jainagak Espainiako xabalina errekorra lortu du
2021/05/30 eta kitto!
Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak aurretik berak ezarritako (84,10 metro) Espainiako errekorra hautsi zuen atzo, xabalina 84,80 metrora jaurtiz. Marka horrekin, atleta eibartarra Olinpiar Jokoetara sailkatzeko marka minimotik gertu geratu zen, 20 zentimetrora hain zuzen ere, baina bide beretik jarraituz gero denbora kontua da 85 metroak gainditzea.

Jainagak Silesian (Polonia) jokatu zen Europako Selekzioen Txapelketan lortu zuen atzo errekorra, eta hirugarren postuan amaitu zuen Vetter alemaniarraren (96,29 metro) eta Krukowski (85,12 metro) poloniarraren atzetik.