Pogacar, Alaphilippe eta Evenepoel apirilaren 9an Eibarren amaituko den Itzulian egongo dira

Pogacar, Alaphilippe eta Evenepoel apirilaren 9an Eibarren amaituko den Itzulian egongo dira
2022/01/11 eta kitto!
Apirilaren 4an Hondarribian erlojupekoarekin hasi eta 9an Eibarren amaituko da 2022ko Itzulia. Horrela, World Tourreko lasterketak aurreko urteetako ereduari jarraituko dio, lehen eguneko erlojuz kontrakoak eskaintzen duen lehia bizia bilatu asmoz.

Iazko edizioan 3. postuan amaitu ondoren, azken bi urteetan Frantziako Tourra irabazi duen Tadej Pogacar esloveniarrak txapela jantzi nahi izango du Eibarren, bere egutegian sartu baitu Itzulia.

UAE-Team Emirates taldeko txirrindulariak lan handia egin beharko du, Quick Step Alpha Vinyl Team taldeak izar distiratsuenak ekarriko baititu Euskal Herrira: azken bi urteotan Munduko Txapelketa irabazi duen Julian Alaphilippe eta etorkizun handia duen Remco Evenepoel izango dira lehian aurtengo Itzulian.

Ziurrenik ez dira Itzulian egongo diren izar bakarrak, txirrindulariek egun hauetan ari baitira euren egutegia zein izango den jakinarazten.

 

(Argazkia: Itzulia)