Koronabirusa protagonista izaten jarraitzen du hainbat esparrutan eta, horrela, azken unera arte zalantza izan da Eibar FT-ko bi talde horien parte-hartzea asteburu honetan hasiko den denboraldian. Azkenean, 3. Mailako filialak,
Vitoriak, ez du jokatuko Basconiaren aurka Bizkaiko lurretan jokatu beharreko partidua, taldeko jokalari batzuk kutsatuta jarraitzen dutelako. Erregional kategoriako Ohorezko Mailako
Eibar Urkok, bestalde, azken egunotako konfinamenduarekin amaitu eta
domekan jokatuko du Ligarekin hasteko partidua,
Bergarako Agorrosinen, arratsaldeko
16:30etik aurerra.
#Eibar UrkoVitoria
Gaiarekin zerikusia duten albisteak