Alderray antzezlana emango dute barixakuan eta sarrera bikoitza zozketatuko dugu

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Alderray antzezlana emango dute barixakuan eta sarrera bikoitza zozketatuko dugu
ETA KITTO 2022, Aza 14

Tartean Teatroa konpainiak Alderray antzezlana eskainiko du barixakuan, 19:00etan, Coliseo antzokian. Patxo Telleria da ikuskizunaren zuzendaria eta Mikel Martinez eta Sandra Fernandez Aguirre aktoreak egongo dira eszenatoki gainean.

Antzezlanaren sinopsiak dioen bezala, “Alderray (Mikel Martinez) pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke. Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio. Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat (Sandra Fernandez Aguirre), Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, morroi gisa.

 

ZOZKETA

Alderray antzezlana ikusteko sarrera bikoitzaren zozketan parte hartzeko, sakatu hemen.

AK0A4567_2 Pio Ortiz de Pinedo

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »