Gaur Antzerki Jardunaldien inaugurazio-hitzaldira joan nahi dutenek sarrera erreserbatu beharko dute

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur Antzerki Jardunaldien inaugurazio-hitzaldira joan nahi dutenek sarrera erreserbatu beharko dute
ETA KITTO 2021, Ots 09

Antzerki Jardunaldien 44. edizioaren inaugurazio-hitzaldira joan nahi dutenek sarrera erreserbatu beharko dute, Kutxabanken webgunearen bidez edo Coliseoko leihatilan, hura hasi baino ordubete lehenago.

Gaur arratsaldean, 19:00etan, Eibarko Antzerki Jardunaldien 44. edizioari hasiera emango zaio, inaugurazio hitzaldi batekin. Bertan, izen handiko profesionalek parte hartuko dute, hala nola David Barberok, Roberto Herrerok eta Pedro Bareak (kazetariak eta antzerki kritikariak), Ane Gabarain aktoreak eta Fernando Bernúes zuzendariak, eta jardunaldien sortzaileetako bat izan zen Juan Ortegak.

Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik erreserba egin beharko da, Kutxabanken webgunearen bidez edo solasaldia hasi baino ordubete lehenago, 18:00etan, Coliseo antzokiko leihatilan bertan.

Erika Rodriguez Horrillo Narruzko Zezen antzerki taldeko kidea izango da aurkezlea.

EGITARAUA HEMEN DESKARGATU DEZAKEZUE.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »