[BIDEOIPUINA] Koronabirus ez da printze bat (ezta printzesa bat ere)

[BIDEOIPUINA] Koronabirus ez da printze bat (ezta printzesa bat ere)
ETA KITTO 2020, Mar 31

Onintza Arrizabalaga eta Maule Lazarobaster ama-alabek Maria Coco Hernandok idatzitako eta Sara Ramirezek ilustratutako Koronabirus ez da printze bat (ezta printzesa bat ere) liburuaren kontaketa egin dute. Arrizabalaga Urkizu eskolako irakaslea da eta “txikiek egoera hau pixka bat ulertu zezaten” egin zuen bideoa eskolako familiei bidaltzeko. “Urkizu eskolan etorkin asko dagoenez, alabari proposatu nion irakurketa prestatzea eta ipuinarekin batera grabatzea, umeek euskaraz entzun eta ulertu ahal izateko”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »