Bihar hasiko den Debabarreneko Eskolarteko 37. Antzerki Erakusketa aurkeztu dute
2022/05/02
17:35
eta kitto!
Gaur aurkeztu dute Debabarreneko Eskolarteko 37. Antzerki Erakusketa Jon Iraola alkateak, Patxi Lejardi Kultura zinegotziak eta Jose Luis González Saileko teknikariak. Programazioa bihar hasiko da, 15:00etan Coliseo antzokian LH-ko 1. eta 2. mailakoentzat Markeliñek aurkeztuko duen “Ganbara” ikuskizunarekin. Eguaztenean, maiatzaren 4an, Andrea Covadongak zuzendutako “Gezurrak” ikuskizun musikala eskainiko dute Eibar BHI-ko ikasleek 10:00etan, 12:00etan eta 19:00etan, Coliseo antzokian. Lehen bi emankizunak DBH-ko ikasleentzat izango dira eta arratsaldekoa, berriz, publiko zabalarentzat (5 euro).
Maiatzaren 5ean “Narzis@”, nerabezaroan mugikorraren erabilerari buruzko lana aurkeztuko du Borobil konpainiak, 12:00etan eta 15:00etan LH-ko 5. eta 6. mailakoentzat, Coliseon.
Maiatzaren 7an, zapatua, izango da herritar guztientzat zabalik egingo den funtzio bakarra: “Gazte”, Hika taldeko dantzari gazteek sortu eta interpretatutako kale antzerki-dantza ikuskizuna. Errebal Plazan izango da, 19:00etan.
Maiatzaren 10ean, martitzena, Xirriquiteula Kataluniako konpainiak “Laika” ikuskizuna aurkeztuko du, 15:00etan Coliseo antzokian, LH-ko 1., 2. eta 3. mailakoentzat. Antzezlan honek Feten saria, estatu mailan haur eta gazteen antzerkian ematen den saririk garrantzitsua jaso zuen 2019an.
Eta erakusketa maiatzaren 11n amaituko da, Mireia Fernándezek zuzendutako “Harri salda” izenburuko lanarekin. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako lana 11:00etan eta 15:00etan eskainiko dute, Coliseo antzokian.
Eskolako Antzerki Erakustaldiaren 37. edizioaren aurrekontua 29.000 euro ingurukoa da, eta aurtengo kartela Leire Kareaga artista eibartarrak eta Udal Marrazki Eskolako irakasleak diseinatu du.