Cimasub lehiaketako lan onenekin argazki erakusketa zabaldu dute Topalekuan
2020/11/28
11:02
eta kitto!
Atzo arratsaldean zabalduzuten Topalekuan itsaspeko argazkien erakusketa. Cimasub 2020, Eibarko Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 19. edizioaren barruan antolatutako erakusketa abenduaren 13ra arte egongo da ikusgai eta bertan aurten Cimasub lehiaketara aurkeztu dituzten argazki onenen artean aukeratu dituzten 23 irudi ikus daitezke.
Klub Deportiboko Urpeko jardueren batzordeak Udalaren laguntzarekin antolatutako zikloan itsaspeko zinemaren inguruko lan onenetariko eta sarituenetariko 27 film labur eta 4 dokumental proiektatuko dituzte, hiru egunetan: abenduaren 9an eta 10ean, 19:00etan eta abenduaren 12an, 18:00etan. Horrez gain, umeentzat Txikiziklo emanaldia eskainiko dute abenduaren 9an, 10:00etan eta familientzat bereziki antolatutako emanaldia, berriz, abenduaren 12an izango da, 11:00etan. Proiekzio guztiak Coliseo antzokian izango dira eta sarrera doan izango da.