EH Zuzenean saiokoak Pello Zabala eta Urko Aristi ...eta kitto!-n ematen diharduten hitzaldian

EH Zuzenean saiokoak Pello Zabala eta Urko Aristi ...eta kitto!-n ematen diharduten hitzaldian
2014/05/20 eta kitto!

Arratsaldeko 19.00etan hasi da "Udarik... izango dugu aurten?" Pello Zabala eta Urko Aristiren hitzaldia, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta. Hasiera ordurako elkartearen hitzaldi-gela jendez gainezka egin du, gaiak askoren interesa pizten duen seinale. Gainera, telebistakoak ere hemen ditugu, ETB-1eko EH Zuzenean saiorako zuzenean emititzeko prest. Telebista saioa zuzenean ikus daiteke Nahieran eta, horrekin batera, interneten gaurko saioaren bideoa ikusteko moduan egongo da.