Martxoko Mendi Jardunaldietan egitekoa zen ‘Eibartarrak Cervinon’ dokumentalaren proiekzioa bihar eskainiko dute Deporreko Mendi Taldekoek. Coliseoan izango da, 19:00etan, sarrera librearekin (aurretik gonbidapena jaso beharko da). Egoitz Elduaienek Cervinora joan diren eibartarren istorioak batu ditu ‘Eibartarrak Cervinon’ lanean.
Horrez gain, eibartar guztiak animatu nahi dituzte mendira joatera: “Beti dago aukera bide berriak ezagutzeko eta Dabilen Gorputzari Atxekixarik Ez kamisetarekin argazkia egin eta sareetara igotzeko”.
*SARRERAK GONBIDAPENAREKIN
- Coliseo antzokiko lehiatilan, astelehen eta ostiraletan (17:30 – 19:30) eta hasi baino ordu erdi lehenago.
#mendiaCervinoEgoitz ElduaienEgoitz ElduayenEibartarrak Cervinon
Gaiarekin zerikusia duten albisteak