Gaur hasiko dira Mendi Tour Eibarko emanaldiak, 18:30ean Coliseo antzokian

Gaur hasiko dira Mendi Tour Eibarko emanaldiak, 18:30ean Coliseo antzokian
ETA KITTO 2023, Mar 14

Eibarko Klub Deportiboko mendi taldearen eskutik martxan dauden Mendi Jardunaldien baitan, urtero bezala Bilbao Mendi Film jaialdiko pelikulen emanaldiak eskainiko dira, gaur eta bihar, 18:30ean Coliseo antzokian. Sarrerak 5 euro balio du. Gaurko emanaldian hiru lan hauek ikusi ahal izango dira:

Creation Theory  2022ko MFko Soinu Banda Onena  – 22′ V.O-en SUBT -es/eu

Spindrift: The Barry Blanchard Story   2022ko MFko Sail Ofiziala  – 30′ V.O-en SUBT -es/eu

Everest – Sea to Summit   2022ko MFko Zabalandi Saila –  59′ V.O-en SUBT-es/eu

menditour kartela

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »