Gaztetxeak ‘Konponfest’ hasiko du asteburuan eta ekintzaz beteko du maiatza

Gaztetxeak ‘Konponfest’ hasiko du asteburuan eta ekintzaz beteko du maiatza
ETA KITTO 2022, Api 26

Apirilaren 30etik maiatzaren 27ra arte, Eibarko gaztetxeak hainbat ekintza jasoko ditu astebururo ‘Konponfest’ jaialdiaren barruan.

Zapatuan, 20:30etatik aurrera, Hellwatch, Mad Angels, Sala Goait, Broken Legacy eta Bombadil Sound System (Basque Reggae Kultur) taldeek kontzertua eskainiko dute.

Hurrengo asteburuan, maiatzaren 7an, 10:00etan auzolana egingo dute eta 14:30ean bazkari musikatua hasiko da.

Maiatzaren 14an arratsaldean egingo dira ekintzak. 17:00etan mural margoketa eta futbolin txapelketa hasiko dira, eta 19:00etan pintxopotea egingo dute.

Maiatzaren 20an pintxopotea egingo dute baita ere, baina aurretik, 18:00etan, ping pong txapelketa egongo da.

Hurrengo egunean, 21ean, goizeko 10:00etan auzolana eta poteo eztabaidatua egingo dute; eta arratsaldean, 19:00etan, Enzisk2 eta Malakias taldeek kontzertua eskainiko dute.

Ekintzekin amaitzeko, maiatzaren 27an, 18:00etan pintxopotea hasiko da eta 22:00etatik aurrera Amildegi eta Galtzagorriak taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.

gaztetxea konponfest kartela

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »