“Hilekoa(k)” erakusketan bisita gidatua egingo dute gaur arratsaldean, 19:00etan Topalekuan

“Hilekoa(k)” erakusketan bisita gidatua egingo dute gaur arratsaldean, 19:00etan Topalekuan
2020/03/03 11:16
eta kitto!
Aurreko eguenean zabaldu zuten Topalekuan martxoaren 8ra arte ikusgai egongo den “Hilekoa(k)” erakusketa eta gaur bisita gidatua eskainiko du Ainhoa Aldazabal erakusketaren arduradunak, 19:00etan. Bestela, domekara arte, egunero egongo da zabalik, 19:00etatik 21:00etara.



 

Eta martxoaren 6an (barixakuan), 21:00etan bertso afaria egingo da, Arrate Kultur Elkartean bertan, Maider Arregi, Nerea Ibarzabal eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin. Gai-jartzailea Maite Berriozabal izango da. Txartelak Kultun ipini dituzte salgai (23/18 eurotan) eta menua beganoa izango da.