“Ibilgailu eta hegazkin errepublikanoak” maketa erakusketa zabalduko dute Armagintzaren Museoan

“Ibilgailu eta hegazkin errepublikanoak” maketa erakusketa zabalduko dute Armagintzaren Museoan
2021/04/06 eta kitto!
Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zeneko 90. urteurrena dela eta, Armagintzaren Museoak Ibilgailu eta hegazkin errepublikanoak erakusketa zabalduko du eguenean. Apirilaren 25era arte Perez Güenega anaiek egindako maketa bildumaren xehetasunak ikusi ahal izango dira eta sarrera doan izango da. Besteak beste, 1:35 eskalan egindako 17 pieza horien artean Polikarpov I-16, diseinu iraultzailea zuen ehiza-hegazkin sobietarra, planobakarra eta gurpil bilkorrak zituena, alderdi errepublikanokoek Mosca edo Eulia deitzen zutena; Tupolev SB 2, “Katiuska” motor biko planobakarreko hegazkin bonbardaria; eta Vulcano, MTM-1 lehorreko itsas makineria ikusteko aukera egongo da.