Josu Torrealday argazkilariak ‘Espektro bat motxilan’ saioa eskainiko du bihar Portalean
2022/03/30
07:38
eta kitto!
Josu Torrealday argazkilari eibartarrak ‘Espektro bat motxilan’ izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du bihar, 19:00etan, Portalean. Bertan, munduan zehar egin dituen bidaietan ikusi duena islatzen saiatu da, “edo espektroak ikusteko eta harrapatzeko aukera eman didana”, argazkilariak dioenez.
Espektroa, argazkigintzaren testuinguruan, argi ikusgaia da, “gizakiaren begiak argi gisa detektatzen duen espektro elektromagnetikoko zati txikiak”, Torrealdayren berbetan. “Espektro hau osatzen duten koloreak, prisma baten bidez banandu daitezke. Argi txuri moduan ikusten duguna, gorri, laranja, hori, berde, urdin, indigo eta bioleta koloretako bandatan hausten du”, gehitzen du.
Ikus-entzunezkoa argazkilariak egindako bidaien islada da eta, bere berbetan, lotura berezia dute: “esan nezake nire motxilak kolorea galtzen duen heinean, nire argazkiak, zalantzarik gabe, koloretsuagoak bihurtzen ari direla erritmo berean eta ‘errudun’ beragatik, argiarekiko esposizioagatik. Ikus-entzunezko pieza honetan, hari kromatiko baten bidez, naturara egindako ihesaldietan atera ditudan argazkiak josten saiatu naiz, zirkulu polarreko izotzean...”.