Korrika Txikiak Eibarko kaleak zeharkatuko ditu gaur arratsaldean

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Korrika Txikiak Eibarko kaleak zeharkatuko ditu gaur arratsaldean
ETA KITTO 2019, Api 05

Gaur egun polita izango dute Eibarko ikastetxeetan. Atzo Korrika hasi zen Garesen eta  gaur arratsaldean Eibarko ikasleek Korrika Txikia egingo dute  herriko kaleetaik, 15:15etik aurrera, eguraldiak laguntzen badu. Eskuz esku, mezu bat daraman lekukoa pasatuz joango dira.  Egun berezia eta aberatsa  izateko jarduera ezberdinak egin dituzte egun guztian zehar.

La Salle Isasi parean emango zaio hasiera ibilbideari 15:15etan eta La Salleko ikasle batek eramango du lehen lekukoa. Handik Untzagara jaitsiko da Korrika Txikia eta, Txoko taberna parean, Amañakoak hartuko du lekukoa. San Andres Elizan Arrateko Andra Marikoei tokatuko zaie aurrean joatea eta hauek San Andres eskola parean bertako ikasle bati emango diote lekukoa. Lasterketak Urkizurako bidea jarraituko du eta han, Arragueta kalera daraman errebueltan, Urkizu eskolako ikasle bat jarriko da buruan. Ibarkurutzen Aldatzek hartuko du lekukoa eta, Aldapatxo parean, J.A. Mogel ikastolaren txanda iritsiko da, Korrika Txikia Untzaga Plazaraino eramanez. Ekitaldia girotzeko Arno DJ-aren musika egongo da.

korrika-txiki_S016

Artxiboko argazkia (2017)

korrika-txiki_S075

Artxiboko argazkia (2017)

Korrika-Txikia-a-47

Artxiboko argazkia (2017)

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »