Mendiko mapen interpretazioa egiteko ikastaroarekin emango zaie hasiera Mendi Jardunaldiei

Mendiko mapen interpretazioa egiteko ikastaroarekin emango zaie hasiera Mendi Jardunaldiei
ETA KITTO 2022, Mar 01

Zigor Arteagak mendiko mapen interpretazioari buruzko tailerra eskainiko du eguenean, 18:30ean, Klub Deportiboan. Saioa esukaraz egingo da eta mendia@deporeibar.com helbidean eman beharko da izena, plazak mugatuak izango baitira.

Ekitaldi honekin emango zaie hasiera 2022ko Mendi Jardunaldiei. Izan ere, martxoan zehar mendiaren inguruko zenbait ekitaldi egingo dira:

-Martxoak 10, osteguna: “Islandiako ur-jauzietan barrena”, dokumentala Mikel Sarasolaren eskutik. 19:00tan Portaleako Areto Nagusian (euskaraz)

-Martxoak 20, igandea: Zuhaitz Eguna. Mendi ibilaldia (9:30ak) eta zuhaitz landaketa (10:30tan Lindarin). Izena-ematea derrigorrezkoa da.

-Martxoak 27, igandea: Negutrail topaketa, Imanol Alesonekin, 8:30tan Deporren. Izena ematea derrigorrezkoa.

-Martxoak 31, osteguna: “Espektru bat motxilan” proiekzioa Josu Torrealdayren eskutik, Portaleako areto nagusian 19:00tan. (euskaraz-gaztelaniaz)

 

Horretaz gain Mendi Tour jaialdia ere izango dugu, pelikula hauen emanaldiarekin:

-Martxoak 15, asteartea: Melting Landscapes Glaciares eta Mendiak 1976. 18:30tan Coliseoan

-Martxoak 22, asteartea: Amagana eta Le Cavalier Mongol. 18:30tan Coliseoan

 

Sarrerak 5 € balio du saioko eta Coliseoko txarteldegian zein kutxabank-en webgunean erosi daitezke otsailaren 28tik aurrera.

Mendi-Jardunaldiak-20221

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »