“Nuevos hábitos, ¿nuevas locuras?” liburua aurkeztuko du eguenean Juan Sanchez Vallejok

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Nuevos hábitos, ¿nuevas locuras?” liburua aurkeztuko du eguenean Juan Sanchez Vallejok
ETA KITTO 2021, Api 06

Etzi (eguena, hilak 8), 19:00etan aurkeztuko du Juan Sanchez Vallejo psikiatra eta idazleak “Nuevos hábitos, ¿nuevas locuras?” bere liburu berria. Lanaren aurkezpena online izango da eta Ediciones Atlantis argitaletxearen Facebook eta Youtuben bitartez jarraitzeko aukera egongo da. Oraingo honetan, teknologia berrien inguruan sor daitezkeen mendekotasun emozionalen arriskuez ohartarazi nahi gaitu egileak.

Bere tesiaren arabera, gaur egungo komunikazio-metodo horietako batzuen (telefono mugikorrak, ordenagailuak, bideo-jokoak, kontsolak, etab.) gehiegizko erabilerak mendekotasun emozional arriskutsuetara eraman gaitzake, eta horrek buruko patologietan amaitzeko arriskua dakar. Bere iritziz arrisku hori gero eta objektibagarriagoa eta agerikoagoa da, nahiz eta oraingoz gizarteak ez ikusiarena egin nahi duen. Hala ere, Sanchez Vallejok baliabide moderno horiek neurriz eta zentzuz erabiltzeko eskatzen du, dagoeneko ohikoak diren patologia psikiko horiek saihesteko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »