Uztailerako hiru erakusketa antolatu ditu Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak

Uztailerako hiru erakusketa antolatu ditu Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak
2021/07/05 eta kitto!
Uztailerako hiru argazki erakusketa antolatu ditu Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak beste horrenbeste tabernatan: El Ambigú tabernan Joam Palmerren argazkiak ikus daitezke, Klub Deportiboko tabernan J.M. Maiquez Mijaresenak eta Portalea tabernan, berriz, Conxita Lopezenak. Hiru erakusketak hilaren amaierara arte egongo dira martxan.