XX. mendeko euskal emakumeei buruzko erakusketa zabalduko dute bihar Portalean
2022/03/02
08:06
eta kitto!
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira zenbait ekitaldi antolatu dituzte hilabete osorako eta bihar emango zaio hasiera egitarauari. Izan ere, Portaleako erakusketa aretoak ‘Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean’ izeneko erakusketa jasoko du bihartik aurrera hilaren 27ra arte.
Erakusketa martitzenetik domekara egongo da zabalik 18:30etik 20:30era. Ainhoa Aldazabal filologoak bisita gidatuak eskainiko ditu herriko institutuetako ikasleentzat eta euskaltegietako ikasleentzat; eta, gainera, bisita gidatu irekiak ere egingo ditu: bata martxoaren 4an, barixakuan, 18:00etan, eta bestea hilaren 15ean, 12:30ean.
Bisita gidatuetan parte hartzeko beharrezkoa da Andretxean, aldez aurretik, izena ematea: andretxea@eibar.eus, 688 853 440 edo 943 543 938.
Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN.