“Niretzat garrantzitsuena ez da irabaztea edo galtzea” Ainhoa Arroitajauregi
2021/04/23
07:30
eta kitto!
Olivia Rodrigoren “Driver License” abestiaren coverrarekin irabazi du Ainhoa Arroitajauregik Epaimahaikideen Saria Gazte Cover txapelketan. Gaur egun “Debajo del paraguas” musika-taldeko abeslaria da 21 urteko gazte eibartarra.
Zer sentitzen da hainbeste partaideren artean epaimahaikideak zu aukeratuta? Espero zenuen?
Ilusio eta poz handia sentitzen dut, oso harro nago egindako lanarekin. Hala ere, niretzat garrantzitsuena ez da irabaztea edo galtzea, baizik eta egindakoarekin eta bizitakoarekin gustura sentitzea. Epaimahaiari nire emanaldia gustatu zitzaion gehien, eta egia esan ez nuen inolaz ere espero, aurkeztutako guztien artean oso maila altua zegoen eta.
2.000 euroko txekea jaso duzu musika material profesionala saltzen duen txirula.com dendan erabiltzeko. Zein asmo daukazu?
“Debajo del paraguas” musika- talde bilbotarraren kide naiz eta irabazitako diruaren zati gehiena taldearentzako materiala eta bestelakoak erosteko erabiliko dut. Hala ere, uste dut niretzako kapritxo pertsonalen bat ere erosiko dudala, gitarra bat, agian.
Zergatik erabaki zenuen lehiaketan parte hartzea?
Nire musika-taldeko kidea den Leirek eman zidan lehiaketaren berri eta berak animatu ninduen parte hartzera. Aitortu beharra dut ni horrelako kontuetan nahiko alperra naizela, baina nire kideak hainbeste aldiz errepikatu zidanez, azkenean animatu egin nintzen. Eta hara non irabazle irten naizen.
Egoerak behartuta, Gazte Cover txapelketaren prozesu osoa online bideratu da, baita gala finala ere. Nola moldatu zarete?
Niri pertsonalki kamerek, argiek… nahiko errespetu handia ematen didate, beraz, errazagoa egin zait online egitea guztia. Etxetik aritzea erosoagoa iruditu zait eta lasaiago nengoen. Gainera, entseguetarako ere ondo moldatu naiz.
Hemendik aurrera, zein da zure asmoa musikari dagokionez?
Nire helburua “Debajo del paraguas” taldearen proiektu musikalarekin aurrera jarraitzea da: abesti berriak atera, kontzertuak eman, grabaketak egin… Bestalde, indibidualki ere musikari eta abeslari bezala hobetzea gustatuko litzaidake, etengabe ikasten jarraituz. Besoak zabalik jasoko ditut hemendik aurrera datozen esperientzia guztiak.