200 lagun inguruk eskatu dute presoentzat konponbidea, mosaiko erraldoia osatuta

200 lagun inguruk eskatu dute presoentzat konponbidea, mosaiko erraldoia osatuta
2021/01/29 eta kitto!
Untzaga plazan mosaiko erraldoia osatu dute gaur iluntzean, euskal presoek bizi duten egoera konpontzeko eskatzen. Eibarko Sarek antolatutako ekitaldian ia 200 lagun batu dira, guardasolak zabaldu eta mugikorren linternak ixotuta, KONPONBIDEA berba irudikatzeko. Antolatzaileek diotenez, “aurtengoak konponbidearen urtea izan behar du eta hori martxan jartzen dugula irudikatu nahi izan dugu". Bide batez, parte hartu duten guztiei euren esker ona azaldu nahi diete, "dena primeran joan da eta".