Burgosko Prozesuaren 50. urteurrena dela-eta egin duten adierazpena eta egitaraua aurkeztuko dituzte domekan
2020/11/28
14:08
eta kitto!
Mende erdia izango da egun gutxi barru Burgosko Prozesua izan zela, frankismoaren azken urteetakoen mugarrietako bat. Gure herriak egun bereziak bizi izan zituen eta kaleak ere inoiz baino biziago erantzun zion sasoi hartako errepresioari. Barrikadak eta manifestazioak egunerokoa bihurtu ziren. Data hain berezia gogoratzeko hainbat ekitaldi ipini dituzte martxan hurrengo egunetarako eta horien aurkezpena egingo dute domeka eguerdian, 12:00etan Txaltxa Zelaiko auditorioan. Ezkerreko independentismoaren alde diharduen herritar talde zabalak adierazpen bat adostu du "orduan euskal gizarteak lortutakoak Euskal Herriaren biziraupenerako mugarria izan zela aldarrikatzeko". Itziar Aizpurua, Sabino Cuadra, Olaia Matxain eta Andoni Olariaga dira ekimenaren bozeramaileak eta aurkezpen horretan abenduan Euskal Herriko hainbat lekutan egingo dituzten ekimenak iragarriko dituzte.
Eguenean, abenduaren 3an "El Proceso de BURGOS-ko Epaiketa. Un ayer de hoy - Gaurko iragana" ekitaldia egingo dute Coliseo antzokian. Ekimen publiko hori arratsaldeko 18:00etan hasiko da, protokolo sanitarioarekin. Jarraian, 18:30ean, lehen atalari ekingo diote, orduko hartan bizia galdu zuen Roberto Perez Jauregiri omenaldia egiteko. Eta 19:00etan hasiko da bigarren atala, zortzi lagun bilduko dituen mahain- guruarekin: Miguel Castells, Francisco Letamendia "Ortzi" eta Pedro Ibarra abokatuekin bost prozesatuk hartuko dute parte: Itziar Aizpurua, Arantxa Arruti, Antton Karrera, Jon Etxabe eta Enrike Gesalagak. Elixabete Garmendia kazetariak eta Josu Chueca historialariak egingo dituzte aurkezle lanak. Sarrera doakoa izango da eta Kutxabank-en eta Coliseoko lehiatilan (astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era) eskuratu daitezke.
Aurrekoez gain, erakusketa batek gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azalduko du, baita Euskadiren hurbileko historian izan zuen eragina ere. "1970- 2020 Burgosko prozesua. Frankismoari epaiketa" egitasmoak sasoiko 173 dokumentu eta testigantza emango ditu argitara azaroaren 20tik urtarrilaren 26ra bitartean, UPV-EHUren Donostiako campuseko Carlos Santamaria eraikinean. Ez dira horiek azken ekitaldiak izango.