Errepublika sasoiko emakumeei buruz arituko da bihar Mª Jose Villa EHU-ko ikerlaria Coliseoan
2021/04/13
21:04
eta kitto!
Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zela 90 urte beteko dira bihar eta, hori dela eta, Ego Ibarra batzordeak, Berdintasun sailarekin elkarlanean, hitzaldia antolatu du biharko, 19:00etan Coliseoan: Maria Jose Villa Rodriguez EHU-ko ikerlariak, “La II República y la mujer: política, legislación y educación” izenburuari jarraituta egingo du berba. Sarrera doan izan arren, aurretik gonbidapena eskuratu beharko da, Coliseoko leihatilan (astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era) edo Kutxabank zerbitzuaren bitartez.
Eta, horrekin batera, bigarren hitzaldi bat antolatu dute: “Errepublikanismoa Gipuzkoan: Eibarko Paktu Federaletik (1869) Errepublikaren aldarrikapenera (1931)”. Unai Belaustegi Bedialauneta EHU-ko irakasleak emango du, euskeraz. Apirilaren 21ean izango da, 19:00etan, Coliseoan.