Eguenero istilurik gabe egiten den presoen aldeko elkarretaratzean liskarrak gertatu ziren atzo Cake Minuesa kazetariak eragindako probokazioen ondorioz, parte-hartzaileek salatu dutenez. Azken urteotan antzeko ekitaldietan bazterrak nahasten ibiltzeko ohitura duen kazetaria plazatik ateratzen saiatu ziren eta, orduan, Ertzaintza agertu zen. Elkarretaratzeko parte-hartzaileek azaldu dutenez, “zuzenean bertan geundenoi bortitz erasotu digute eta pertsona bat atxilotu dute”.
Ertzaintzak momentuz ez du ezer jakinarazi gertaera honen inguruan.