Udal hauteskundeetako parte-hartzeak gora egin du aurreko hauteskundeen aldean eta %51,99koa zen 18:00etan

Udal hauteskundeetako parte-hartzeak gora egin du aurreko hauteskundeen aldean eta %51,99koa zen 18:00etan
2019/05/26 17:12
eta kitto!
Espainiako Barne Ministerioak jakitera eman duenez, Udal hauteskundeetako parte-hartzeak gora egin du % 1,67 aurreko hauteskundeen aldean EAEn, 18:00etako datuen arabera eta % 51,99ko da. Parte-hartze handiena Gipuzkoan ari zen izaten 14:00etarako, % 38,27koa (2015ean % 37,39) hain zuzen ere.




Bestalde, gaurko deituta dauden Udal, Batzar Nagusi eta Europako Parlamenturako hauteskundeak direla-eta, betiko lez ...eta kitto!-k jarraipen berezia egingo dio egunari, gaur gauean bertan Eibarko datuak internet bidez emateko eta, horrez gain, bihar goizean kiosko, okindegi eta bestelako saltokietan doan banatuko den Hauteskundeetako Ale Berezian kaleratzeko. Ale horretan, Eibarko emaitzak alderdi politikoetako ordezkarien erreakzioak eta bestelako informazioa jasoko dugu.