Udalbatzak Alejandro Telleria Estala gogoratzeko adierazpena onartu du
2020/09/25
10:47
eta kitto!
Atzo arratsaldean Coliseo antzokian egin zuten ezohiko Udalbatzan omendu zuen Eibarko Udalak Alejandro Telleria Estala “Alkate Txikixa”. Alderdi politiko guztietako ordezkariek gogoratu nahi izan zuten “tamainaz txikia izan arren, handia” izan zen gizona. Ofizioz grabatzailea izan arren, “gogoz kontra” birritan Eibarko alkate izan zen: 1920ko apirilaren 1eko udal hauteskundeetan hautatu zuten alkate lehen aldiz eta 1921eko azaroaren 11n kargugabetu, sozialista gazteek ateratako orri solte batek Ejertzitoa iraintzen zuela eta, bere sinadura zuelako. 1931ko apirilaren 12ko hauteskundeetan ere garaile atera zen eta handik bi egunera, II. Errepublika aldarrikatu zenean, bera zegoen alkate karguan.
Alkate modura egindakoa ez ezik, bere bizitza gogoratzeko ekitaldia izan zen atzokoa. Hain zuzen ere, bizirik egonez gero, atzoko egunez 144 urte beteko zituen Alkate Txikixak eta Udalbatzak aho batez onartu zuen bere omenezko adierazpen instituzionala. Ondoren, dokumental labur batean bere biografia ekarri zuten gogora. Soinujoleak eta Fran Lasuenek lagunduta, bertara joandakoek “Gerrako gure ibillerak” abestu zuten eta, ekitaldia amaitu aurretik, Coliseoan Alkate Txikixaren familia ordezkatzen egon ziren Adela Telleriak (96 urte) ilobak eta iloba baten alaba den Carmen Amutxastegik (88 urte) lora-sorta bana jaso zuten, onartu berri zuten adierazpen instituzionalarekin batera.
[video width="848" height="480" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/09/Edit_Video_1601023147028.mp4"][/video]